Orozko, gu bizi garen herria da, baina egun guztietan joaten gara Laudiora ikastera eta gure blog-ean lan egitera. Hainbat aldiz egin dugu ibilbide hau bikletaz, eta gustatuko litzaiguke zuek ere egitea zuen bizitzetan. Horregatik hurrengo mapan erakutsiko dizuet nolakoa den guk egiten dugun ibilbidea bizikletaz Orozkotik Laudiora, eta gure gomendioa zuek ere egitea da.
Artxiboak
All posts for the month 2015(e)ko abendua
-
5.24 eguneraketa 2015-eko azkena izango da eta 6. denboraldiari ongietorria emateko aldaketa asko egin dituzte:
- `Poppy´ pertsonaiak aldaketa asko jaso ditu, haien artean: bere itxura, trebetasun-kita eta animazio nagusiak .
Itxura berria eta zaharra:
![ezzihrvbsphjduesmg9h](https://angrybananablog.wordpress.com/wp-content/uploads/2015/12/ezzihrvbsphjduesmg9h.jpg?w=336&h=198)
Poppy zaharra
![league-of-legends-poppy-rework](https://angrybananablog.wordpress.com/wp-content/uploads/2015/12/league-of-legends-poppy-rework.jpg?w=337&h=225)
Poppy berria
Bideo osoa ingelesez:
ELURRETAKO BORROKA 2015:
Urte guztietan bezala, hain bereziak diren data hauetan, Riot Games-ek berriro ere Snowdown (elurretako borroka) ekitaldia egin du. Bertan, hainbat eguneraketa berri sartu ditu:
- ‘Poro erregearen eleberria’ partida mota berria.
- Gabonen gaiarekin batera mozorratutako ‘minionak’.
- Ikono berriak
- Dendako pertsonai eta itxuretan deskontuak.
- Gabonekin lotutako hiru itxura berri:
Pertsonaietan aldaketak:
- Ashe ↑
- Anivia↓
- Azir: akatsen zuzenketa
- Bardo↑
- Caitlynn↑
- Dr. Mundo↓
- Hecarim↓
- Karthus↓
- Kindred↓
- Kog´Maw↓
- Miss Fortune↓
- Nidalee↑
- Quinn↓
- Rammus↓
- Soraka↓
- Swain↓
- Tahm Kench↓
- Twisted Fate↓
- Ziggs↑
Teknologiaren asmakuntza berri honekin, Cicret Bracelet, zure azala mugikor baten pantaila digitala bihurtuko duzu. Nahi duzuna egingo duzu zure besotik, eta nire ustez, teknologiaren etorkizuna da. Gomendatzen diot edonori eskura dezan, baina noski, oso gareztia da. Nik pentzatuta daukat bat erostea eta probatzea ea nola dabilen.
2014an atera zen eta garapen bidean dagoen hardware pieza da, Valve enpresarena. Dirudienez mando hau arratoi, teklatu eta kontsola baten mandoaren arteko nahasketa da. Bi stick haptiko ditu, d-pad bat eta joystick bat, lau botoi eta beste lauatzeko botoi. botoi guztiak pertsonalizatu daitezke Steam aplikazioaren bitartez, bai mando normal baten funtzioak izateko, teklatu eta arratoiearena edota bien arteko nahasketa izan daiteke (adibidez pad haptiko batek arratoiaren funtzioa egitea).
Gaur, Abenduak 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da Euskal Herri osoan, eta blog honetatik animatu nahi zaituztegu denoi euskaraz hitz egiteko egun zoragarri honetan. Kaleetatik edo eskola eta institutuetan baanatzen dituzten txapak hartu eta erakutsi euskalzale amorratua zarela. Baita, euskararekin zerikusia daukaten ekintzak antolatu ahal dituzu zure eskolan. Baina gauza hauen gainetik, beti EUSKARAZ hitz egitea da gure nahia. Goazen ba!
Honela hasi zen egun honen historioa: “Frantzisko 1552an abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara, eta urte batzuk geroago, 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.”
Pasadan asteazkenean Xiaomi-k aurkeztu zuen, Pekinen, beste bi mugikorren eredu berri bat; Redmi Note 3 eta Mi iPad 2 tableta, saiakera bat eginez bere lidergoa ziurtatzeko Asiako merkatu erraldoian.
Redmi Note 3, 5’5 hazbeteko pantaila duen “smartphone”-a da, eta “phablet”-en hirugarren egunerakeri deritzogu, bigarrena baino 3 hilabete beranduago ailegatzen dena. 13 eta 5 megapixeleko kamara bikoitza du. HelioX10 prozesadorea, 2GB-ko RAM memoria eta 4000mAh-ko bateria. Ezaugarri hauen artean, mugikor honek txertatzen duen beste gauzaren bat hatz-marka sentsorea da baita, karkaxa metaliko batean. Gailu honen prezioa 132 eurokoa izango da gutxi gora-behera, 16GB-ko biltegiratzearekin.
Xiaomik bere tableta berria ere atera du merkatura, Mi iPad 2, aurrekoa baino potenteagoa, meheagoa eta piso gutxiagokoa. Gainera, irakurtzeko modu bat erakusten du, karkaxa metaliko bat eta 7’9 hazbeteko pantaila bat. Intel mikroprozesadire bat eramaten du, 8 eta 5 megapixeleko kamara bat eta 6190mAh-ko bateria.
Mugikor merke, eta aldi berean potente bat erosi nahian zaudenean, Xiaomi enpresan begiratu beharra daukazu eta han agertuko zaizu zu nahi duzun guztia. Nire ustez, prezio nahiko merkea daukate merkataratze berriko gailuak izanda. Baita beste motatako gailuak fabrikatzen dituzte, adibidez; tabletak, ordenagailuak… eta horrelakoak.