Gaur, Abenduak 3an, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da Euskal Herri osoan, eta blog honetatik animatu nahi zaituztegu denoi euskaraz hitz egiteko egun zoragarri honetan. Kaleetatik edo eskola eta institutuetan baanatzen dituzten txapak hartu eta erakutsi euskalzale amorratua zarela. Baita, euskararekin zerikusia daukaten ekintzak antolatu ahal dituzu zure eskolan. Baina gauza hauen gainetik, beti EUSKARAZ hitz egitea da gure nahia. Goazen ba!
Honela hasi zen egun honen historioa: “Frantzisko 1552an abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara, eta urte batzuk geroago, 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.”