Pasadan asteazkenean Xiaomi-k aurkeztu zuen, Pekinen, beste bi mugikorren eredu berri bat; Redmi Note 3 eta Mi iPad 2 tableta, saiakera bat eginez bere lidergoa ziurtatzeko Asiako merkatu erraldoian.
Redmi Note 3, 5’5 hazbeteko pantaila duen “smartphone”-a da, eta “phablet”-en hirugarren egunerakeri deritzogu, bigarrena baino 3 hilabete beranduago ailegatzen dena. 13 eta 5 megapixeleko kamara bikoitza du. HelioX10 prozesadorea, 2GB-ko RAM memoria eta 4000mAh-ko bateria. Ezaugarri hauen artean, mugikor honek txertatzen duen beste gauzaren bat hatz-marka sentsorea da baita, karkaxa metaliko batean. Gailu honen prezioa 132 eurokoa izango da gutxi gora-behera, 16GB-ko biltegiratzearekin.
Xiaomik bere tableta berria ere atera du merkatura, Mi iPad 2, aurrekoa baino potenteagoa, meheagoa eta piso gutxiagokoa. Gainera, irakurtzeko modu bat erakusten du, karkaxa metaliko bat eta 7’9 hazbeteko pantaila bat. Intel mikroprozesadire bat eramaten du, 8 eta 5 megapixeleko kamara bat eta 6190mAh-ko bateria.
Mugikor merke, eta aldi berean potente bat erosi nahian zaudenean, Xiaomi enpresan begiratu beharra daukazu eta han agertuko zaizu zu nahi duzun guztia. Nire ustez, prezio nahiko merkea daukate merkataratze berriko gailuak izanda. Baita beste motatako gailuak fabrikatzen dituzte, adibidez; tabletak, ordenagailuak… eta horrelakoak.
Oso ondo dago eginda! Zorionak Aitor!
Atsegin dutLiked by 1 person