Max Braun, Google-eko produku diseinatzaileak ispilu azkar bat sortu du bere etxean, bi kristal plaka, pantalla bat, Fire TV eta hainbat android linea kode. Berak ezan duenez, ez dauka komerzializatzeko asmorik baina oso ongi geratu zaiola ikus daiteke. Max-ek Google Now barneratu nahi du, mikrofono baten bidez ahots komandoak erabiltzeko.
Hardware
Google Cardboard koste baxuko errealitate birtualeko betaurrekoak dira, non zure mugikorra erabiltzen den pantaila gisa. Betaurreko hauek, kartoiz eginda daude eta bi belkrorekin ixten dira. Iman bat dauka eta mugitzean mugikorraren giroskopioak detektatzen du eta interaktuatu daiteke. Google Cardboard-ak dituen bi lenteetan dago magia, haiei esker, mugikorraren pantaia zine bateko pantaia bihurtzen du. Google-ek DIY (Zuk bakarrik egin) moduan aurkeztu ditu, pieza honen datuak eta tamaina emanez. Google-ek ere hainbat aplikazio sortu ditu erabilgarriago izateko, adibidez Street view, Youtube edo hainbat joku.
Teknologiaren asmakuntza berri honekin, Cicret Bracelet, zure azala mugikor baten pantaila digitala bihurtuko duzu. Nahi duzuna egingo duzu zure besotik, eta nire ustez, teknologiaren etorkizuna da. Gomendatzen diot edonori eskura dezan, baina noski, oso gareztia da. Nik pentzatuta daukat bat erostea eta probatzea ea nola dabilen.
2014an atera zen eta garapen bidean dagoen hardware pieza da, Valve enpresarena. Dirudienez mando hau arratoi, teklatu eta kontsola baten mandoaren arteko nahasketa da. Bi stick haptiko ditu, d-pad bat eta joystick bat, lau botoi eta beste lauatzeko botoi. botoi guztiak pertsonalizatu daitezke Steam aplikazioaren bitartez, bai mando normal baten funtzioak izateko, teklatu eta arratoiearena edota bien arteko nahasketa izan daiteke (adibidez pad haptiko batek arratoiaren funtzioa egitea).
Pasadan asteazkenean Xiaomi-k aurkeztu zuen, Pekinen, beste bi mugikorren eredu berri bat; Redmi Note 3 eta Mi iPad 2 tableta, saiakera bat eginez bere lidergoa ziurtatzeko Asiako merkatu erraldoian.
Redmi Note 3, 5’5 hazbeteko pantaila duen “smartphone”-a da, eta “phablet”-en hirugarren egunerakeri deritzogu, bigarrena baino 3 hilabete beranduago ailegatzen dena. 13 eta 5 megapixeleko kamara bikoitza du. HelioX10 prozesadorea, 2GB-ko RAM memoria eta 4000mAh-ko bateria. Ezaugarri hauen artean, mugikor honek txertatzen duen beste gauzaren bat hatz-marka sentsorea da baita, karkaxa metaliko batean. Gailu honen prezioa 132 eurokoa izango da gutxi gora-behera, 16GB-ko biltegiratzearekin.
Xiaomik bere tableta berria ere atera du merkatura, Mi iPad 2, aurrekoa baino potenteagoa, meheagoa eta piso gutxiagokoa. Gainera, irakurtzeko modu bat erakusten du, karkaxa metaliko bat eta 7’9 hazbeteko pantaila bat. Intel mikroprozesadire bat eramaten du, 8 eta 5 megapixeleko kamara bat eta 6190mAh-ko bateria.
Mugikor merke, eta aldi berean potente bat erosi nahian zaudenean, Xiaomi enpresan begiratu beharra daukazu eta han agertuko zaizu zu nahi duzun guztia. Nire ustez, prezio nahiko merkea daukate merkataratze berriko gailuak izanda. Baita beste motatako gailuak fabrikatzen dituzte, adibidez; tabletak, ordenagailuak… eta horrelakoak.